Konpartimentu-espezifikoko gertuko biotinilazioa: XPO1en esportazio-kargoak identifikatzeko hurbilketa berria
Nukleo eta zitoplasmaren arteko banaketa da zelula eukariotoen ezaugarririk bereizgarriena. Konpartimentuok fisikoki banaturik egon arren, elkarren arteko komunikazioa etengabea da, eta horretarako estuki erregulaturiko garraio-sistema dago zeina zelularen homeostasia mantendu eta minbizia bezalako...
Saved in:
Published in | EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria no. 41; pp. 151 - 169 |
---|---|
Main Authors | , , , , , |
Format | Journal Article |
Language | English |
Published |
03.06.2021
|
Online Access | Get full text |
Cover
Loading…
Summary: | Nukleo eta zitoplasmaren arteko banaketa da zelula eukariotoen ezaugarririk bereizgarriena. Konpartimentuok fisikoki banaturik egon arren, elkarren arteko komunikazioa etengabea da, eta horretarako estuki erregulaturiko garraio-sistema dago zeina zelularen homeostasia mantendu eta minbizia bezalako gaixotasunak ekiditeko ezinbestekoa den. Garraio-sistema honetako pieza gakoa XPO1 esportina da zeinak kargo deritzen proteina askoren nukleotik zitoplasmaranzko esportazioa egikaritzen duen. Esportina honen eta minbiziaren arteko lotura maiz aipatu izan da, eta badira XPO1 inhibitzen duten agente terapeutikoak. XPO1en inhibizioak bere kargoen banaketa azpizelularrean aldaketak eragingo dituela espero daiteke. Alabaina, XPO1en kargo asko ezagunak badira ere, bere kargo bilduma osoa ez da zehaztu oraindik, eta honek XPO1 ikerketa proteomikoetarako kandidatu oso interesgarri bilakatzen du. Hau honela, estrategia proteomiko berri bat diseinatu dugu, zeinetan APEX2 peroxidasa erabiliz konpartimentu-espezifikoko gertuko biotinilazioa burutu dugun XPO1en kargo berriak bilatzeko. Horretarako, APEX2 zitoplasma eta nukleora ituratu dugu eta, biotinilatutako proteinak afinitate-purifikazioz arrantzatu ostean, masa-espektrometriaz identifikatu ditugu. Lan honetan azaldutako kontzeptu-froga esperimentuaren emaitzek erakusten dute estrategia hau, XPO1en inhibizio espezifikoarekin konbinatuz, kargo berriak identifikatzeko baliagarria izan daitekeela. Hurbilketa berri honek beraz, kargo gehiagoren identifikazioa erraztearekin batera, XPO1en mendeko garraioan sakondu eta terapeutikoki erabiltzen diren XPO1en inhibitzaileek zelula mailan duten eragina argitzeko balio dezake ere. |
---|---|
ISSN: | 0214-9001 2444-3255 |
DOI: | 10.1387/ekaia.22591 |